Archive for Azaroa, 2008

Gaur goizeko bederatzietan hasi da hiru eguneko nazioarteko biltzar honen azken jardunaldia.

Goizeko lehen saioan komunikazioak izan dira eta bertan parte hartu duten adituetako batzuk aipatuko ditut. Pilar Etxebarriak Web 2.0eta ”Google Maps” gaiei buruz hitz egin du eta “Google Maps” nola erabili zertarako erabili eta hainbat adibide jarri ditu programa honi buruz. Ana Basterrak ere komunikazioetan parte hartu du eta honek “La Web 2.0 en el aula” gaia tratatu du. Maria Jose Cantalapiedra eta Jesus Angel Perez Dasilvak Web 2.0ren ezaugarriak aipatu dituzte eta beraiek ematen duten ikasgaian (Informazio Generoak) EITB kazetari web gunean ikasleek lanak argitaratzen dituztela eta abar azaldu dute. 

Komunikazioen ostean CENATIC (Centro Nacional de Referencia de Aplicación de las TIC basadas en fuentes abiertas) buruzko aurkezpena izan da, Alvaro del Castillo-ren eskutik.

 Komunikazioetan eta CENATIC-en aurkezpenean publikoarekin elkarrekintza egon da. Publikoari dagokionez gehienak irakasleak izan dira ikasle batzuk ere bertaratu diren arren. Gaurko saioak ere mogulus.com/ehu web gunetik zuzenean emititu dira.

Alaitz

E.H.U

- Publizitatea eta Harreman Publikoak -

Gaur hasi da III Web 2.0 eta Software Librea hezkuntzan eta formakuntzan :: Nazioarteko Biltzarra. Kongresua arratsaldeko lau terdietan hasi da eta honi hasiera emateko Gorka Palazio eta Carlos Castaño irakasleek egin dute jardunaldien aurkezpena.

Aurkezpenaren ostean Carmen Gonzalez Murua E.H.U-ko errektoreordeak ongi etorria eman die bertara joan diren pertsona guztiei. 

Gaur emandako hitzaldien artean Elvira Navas Caracas-eko (Venezuela) Unibertsitate Metropolitanoko irakasleak “Repositorio de objetos de aprendizaje y Web 2.0″ gaiari buruzko hitzaldia eman du. Gaurko bigarren hitzaldia  Pedro Roman, Sevillako Unibertsitateko irakasleak eman du”La integración  curricular en la educación de metodologías didácticas 2.0″ gaiari buruz aritu da. 

Esan beharra dago bi konferentziak oso interesgarriak izan direla. Bi ikuspuntu oso desberdinetatik hezkuntza 2.0 gaiari buruzko informazioa oso ondo azaldu baitute.

Konferentziak zuzenean emititu dira mogulus.com/ehu web orritik. Bertan egon den publikoa, gehienbat irakasleak izan dira baina ikasle gutxi batzuk ere izan dira. Bi hitzaldietan publikoa eta konferentzia eman duten adituen arteko interakzioa egon da. Jendeak gaiari buruz zituen iritzi, uste eta zalantzak galdetu dizkiete adituei.

 

Alaitz

Publizitatea eta Harreman Publikoak

EHU-ko ikaslea.