Archive for Azaroa, 2006

Margari León Guereñok, “Propuesta de un modelo de autoformación permanente desde eCampus Gipuzkoaâ€? izeko hitzaldia eskeini digu gaurko egun honetan. J.A. Aranberri eta J.M Correaren hutsunea izan badu ere, Margarik, argi eta garbi utzi du ondorengo guzti hau:

Proposamen honekin, “Kaleko jendea egungo teknologiara gertura dadin nahi dugu”. 2003. urtean sortutako proiektu bat, EHUko informatikako hainbat ikasleen bidez sortua.

Jendea mundu digitalarekin duen distantzia hori desegin nahi dute, eta ikasketa eta irakaskuntza zein hezkuntza jarraitua sortzen lagundu nahi dute proposamen interesgarri honekin.

Ikasleon sorkuntza zein partehartzea sustatzeko aktibitateak dira. Hori sustatzeko, foroak ipini dituzte bertan, non ikasleak beraien iritziak konpartitzeaz gain, lanak ere konpartitzen dituzte.

Modelua, irakaskuntza bizitza osoan zehar errazteko prestatua dago.

Itziar Arregi Landak, “Mobile Learning� proiektuaren inguruan mintzatu zaigu. “Consultoria integral de Formación� izeneko Asimag enpresako parte da.

Hona hemen berak aipatutakoaren laburpena:

Ikasle askok libururik gabe ezin daitekeela ikasi pentsatzen jarraitzen dute. Soporte digitalaren bidez ikastea ezinezkotzat jotzen dute. Hori dela eta, argüí esan behar dugu, web 2.0ra igaro baino lehen, web 1.0a ulertu beharra dugu.

Zer da Mobile Learning? Beste espazio, atal bat irekitzea irakaskuntzaren atalean. Ez dator elearning-a ordezkatzera, ezta web 2.0ra ere. Gaur egun, zentru batean ikasten dugu, urrutitik, eta gaur egun, mugimentuan gaudenean ere ikasteko aukera dugu. Horregatik, arazoak dituzten kolektiboei, beste eskaintza bat ematen zaie modu honetn bidez. Hitz bakarrean, eLearninga da dispositivo mugikor batean hain zuzen.

Mobile Learning-en abantailen artean, eskeintzen duen malgutasuna eta irakaskuntza edukiaren mahai hobe eta zainduago bat izango lirateke. Hezkuntzaren gestioa egiteko aukera eskaintzen digu. Bere dispositiboaren bidez ikasleak, irakaskuntzako plataforma virtual bati konektatzen da. Diseinu aldetik, hala ere, mugak ditu noski, eta horrek, testu motzagoak izatea eskaintzen ditu, horrek dakartzan aldaketak kontutan izanda.

2006an Mobile learningaren inguruan egin zen Biltzar nagusian esan zenaren inguruan informazioa jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen.

Txomin Villaroel, Gasteizko EHUko irakaslea da matematikako departamentuan. Bere gaia honako hau izan da “web 2.0ren erabilera didaktikoak unibertsitatean”.

Villaroelentzat 3 helburu nagusi daude:

- Gelen arteko elkar ekintza bat garatzea.

- Ikaslegoarekin komunikazio hobeago bat lortzea.
- Irakaslegoari, teknologia berriekin lanean hastera animatzea.
Web 2.0an tresna ugari egon arren, Villaroel irakasleak, blogak eta wikia nagusitu ditu (wiki: publikazioarako sistema bat)
Zertarako erabili wikia?

Ikasleak lanak egin eta publika ditzan, eta ikaslegoaren artean komunikazio bat egon dadin.

Honi esker, ikaslegoak gogor eta serio lan egin dezan lortzen dugu.

Wikiaren abantaila hauxen da: milaka orri sortu ditzazkedala modu ordenatu batean.

Villaroelentzat, blogak irakasleek erabil beharko luketen tresna bat izan beharko litzateke. Bere kasuan, ikaslei bere asignatura aurkezteko erabiltzen du, antolatzen diren ekintzak… Azken finean, bloga, ikasleak asignatura jarraitu ahal izateko erreferentzia bat da.

Wikiak, “portafolios” baten antzeko sistema bat du eta ikaslegoaren aktibitatea indartzen eta bultzatzen du.

Pedro Manuel Martínez, EHUko irakaslea da soziologia sailean lan egiten duena. Berak adierazi duenez, software libreak lotura dauka soziologiarekin. Disponibilitatea oso garrantzitsua dela esan du eta biziklapenarengatik apustu sendoa egin du berak ere. Ordenagailuak aprobetxatu behar dira asko eta asko botatzen direlako.

Hainbat datu erakutsi ditu bere saioan zehar eta oso nabarmena da ordenagailua duten familia guztiek ez dutela internet. Hau kasu gehienetan gertatzen da interes falta daukalako jendeak internetekiko.Ondoren agertzen den arrazoia prezioa da. Honen arira kontzientzia desberdinak daudela azaldu du, kontzientzia faltsua horien artean. Bere ponentzia software librea potentziatu behar denaren garrantzia azalduz amaitu du.

Eskerrik asko Pedro Manuel.

Software askeari buruz hitz egiten ari garenean honen abantaila eta desbantailak gogoan izatea komenigarria da. Horretaz eta gehiagoz mintzatu zaigu José Daniel Gutiérrez irakaslea.

Lehengo argi izan behar da softwareak bere lizentzia propioak dituztela eta sailkatuta daudela: GNU,GPL,LGPL, … Bakoitzak lizentziak bere ezaugarrietarara moldatu behar ditu.

Abantailen artean, batez ere nabarmentzen du, dokumentuak birrantolatzeko tresna paregabea dela, bai hizkuntza aldetik, bai akatsak zuzentzeko… azpimarratzen du batez ere, iturrietara jotzeko aukera ematen duela, honela ikasteko faktore garrantzitsu bat izanik. Komunitateek, unibertsitateek, elkarteek eta beste hainbat jendek etekin handia atera dezakete.

Abantailak dituen heinean, desabantailak ere argi azaltzen dira, adibidez, gai honi dagokiona ez dago oso sakon aztertuta.

b08ikt

Irakaslegoari laguntza

Oraingo honetan Ainhoa Ezeiza eta Florencio Fernándeze-ek irakasteko betse bide berri bat erakutsi digute, ikide elkartearen eskutik. Plataforma honek abian jartzen ditu hainbat ekintza irakasleen laguntzarako, beharrezko ikusten baitute softwarren garantiza hezkuntzan.

Abiapuntu hori hartuta, azaldu dutenez, 2004tik martxan dabilen azterketa bati esker gai izan dira irakaslegoaren nahiak nolabait betetzeko, moodle plataformaren bide. Gauzak horrela, konturatu ziren irakasleek unibrtsitateko hezkuntzaren inguruko mahainguruak egin behar zirela, hezkuntza berri hori sustatzeko.

Esan bezala, moddle plataformak ikasketa bide beriak sustatzen ditu, hala nola, irakasleentzako froga eta hezkuntza, berrikuntzetan oinarrituriko proiektu desberdinak…
Hala eta guztiz ere, euren kezka helarazi ziguten, alegia, EHU zer nolako politika jorratzen duen gai honekiko

b08ikt

Xabier Belancheren solasaldia

Xabier irakaslea Web 2.0ren ingurua hitz egin du eta hasteko konparazio bat egin du Web 1.0 eta Web 2.0ren artekoa. Web 1.0ren garaian, 1998-1999 urteetan zehar, ez zegoen sindikaziorik egiterik, baina Web 2.0rekin etengabe berritzen dira gauzak eta etengabeko partaidatza daukagu Web 2.0ri esker edonork hartu dezake parte eta hortaz, heziketari dagokionez, hori oso garrantzitsua eta erabilgarria da.

Web 2.0 hiru elementuz baliatzen da:Ajaxa, demokrazia eta funtzionaltasuna. Xabierrek dionez, Ajaxa zerbitzaria eta erabiltzailaren arteko bitartekotza adierazten du. Demokraziari dagokionez, wikipedia aipatu du, hori baita herraminta oso erabilgarria, denek osatzen duguna eta denek erabiltzeko aukera daukaguna. Eta azkenik, funtzionaltasunaren inguruan garratzitsuena Web 2.0k funtzionatzen duela aipatu du.

Heziketari dagokionez, oso garrantzitsua da ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa edukitzea eta horren bitartez lan egitea. Arazo asko dago ikasle asko kanpotik datozelako eta ordenagailu portatilak ez dituztelako. Hortaz, Xabierrek proposatzen duena berrerabilketa da. Egin duen beste proposamen interesgarria Wifiaren erabilera izan da, honen bitartez interneta erabili daileteke mobilitatea eskainiz erabiltzaileari. Honen arira, hardware librearen inguruan mintzatu da honen garrantzia aipatuz. Bere presentazioa ikusi nahi baduzue slidesharen dago eskegita.

Eskerrik asko Xabier.

b08ikt

Fernando Santamariaren mintzaldia

Fernando Santamaria gure artean izan genuen atzo hasi zen kongresuan. Bera, screencastingen inguruan mintzatu zen eta hauek definitu zituen, hauen baliagarritasunak azaldu zituen, gomendioak eskaini zizkigun eta hezkuntzan eduki dezaketen erabilera azaldu zigun.

Screencastingak grabazio digitalak bideoan egiteko balio dute, bai eta pantaila bat kapturatzeko eta audioa ipintzeko aukera ere. Batzuetan sindikazio bidez bideratzen dira, RSS bidez. Screencastingak oso baliagarriak dira konferentziak eta beste hainbat gauza grabatzeko. Google Videok eta You Tubek aukera ematen dute bertan screencastingak almazenatzeko eta beste erabiltzaile batzuekin konpartitzeko.

Gomendagarria da screencastingak .avi edo .mpeg formatoetan erabiltzea, formato hauek estandarrak direlako eta nabigatzaile guztientzat balio dutelako. Subtituluak erabiltzea ere oso baliagarria da.

Screencastingak aukera handiak ekaintzen ditu: Erakusketa laburrak egiteko aukera, arbela birtualak eraikitzeko aukera, tutorial bat eratzeko aukera…beste hainbat aukeren artean. Azkeneko hau, tutoriala, aplikazio bat nola funtzionatzen duen azaltzeko balio du.

Aplikazio desberdinak daude screencastingak gauzatzeko, Freeware eta Camstudio bete batzuen artean. Hauen bitartez, pantailak, sekuentziak eta audioa grabatu dezakegu. Aukera gehiago badaude doan edo ordainduz.

Sistema hau oso erabilgarria da hezkuntzan erabiltzeko, tutorialak eratu daitezkeelako, baliabide desberdinak gauzatu daitezkeelako eta heziketa berezia behar duten ikasleentzat oso erabilgarriak direlako.

Eskerrik asko Fernando Santamaría eta Concepción Abraira.

Software librea hedatzeko Osor ataria (Open Source Repository) erabiltzeko erabakia hartu du Europako Batzorde Administrazioak. Modu honetan, erakunde guztiek ezagutzak trukatzeko aukera izango dute. Informazio gehiago hemen.

Internetak ezin du atzea geratu eta blog honetan hainbestetan aipatu izan dugun moduan, software libreak merkatuan hartzen ari den indarra ikusita, internete, “software librea” zein beste motetako informazioa dakartzan hainbat web orri sortu dira.

Interesgarria da ikustea, aldaketak nagusi diren garai honetan gertatzen ari diren aurrerapenen berri izatea. Hortaz, bisita ezazu horrelako web orri garrantsitzu eta egoki bat eta murgildu zaitez softwareen inguruko borrokan.

Next »