Archive for the 'e-learning 2' Category

b08ikt

Eskerrak emateko post bat

Protokoloaren partaide guztien izenean, Vanesa, Alexander, Borja eta Nahiara, eskerrak eman nahi dizkizuegu horren ondo tratatu izanagatik. Pazientzia ikaragarria izan duzue guk arazoak genituenean gure post-ak editatzerakoan, autobusik ez zegoenean etxera jaitsi gaituzue eta gainera atzoko bazkarian oso gustora jan genuen. Kongresu honetan parte hartu duzuen denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu asko ikasi dugulako. Guretzat softwarearen mundua nahiko ezezaguna zen eta orain zerbait gehiago badakigu zuei esker.

Bihotzez, protokolo taldea.

Mar Camacho katalanak, “La construcción conjunta de conocimiento en la formación: hacia una sociedad más libre� izeneko ponentzia eskeini zigun atzokoan.

“Lengua [+TIC]: Programa de Formación integrada por el profesorado de lenguas de secundaria�, izenez ezagututako proiektuaren berri eman zuen eta hona hemen Camachoren hitz nagusienak:

“Gure hezkuntza proiektu hau, estatu zein atzerriko hizkuntzak erabiltzen dituztenen maila hobetzeko egina izan da.

Proiektuak urtebete damara martxan eta kurtso semi-presentzialak direla esan beharra dago.Kurtsoetan zehar erabiltzen diren tresnen artean aurki ditzazkegu:
-Audacity

-Cuadernos Virtuales

-Wikis: Tiddywiki, Docuwiki…

-Marcadores sociales.

-Blogs, fotoblogs, videoblogs, audioblogs

- …

Proiektu honen helburual, ikaslegora iristea da. Beharrezkoa da, hau guztia beraiei iristea gaur egungo garai hauek kontutan hartzen baditugu.

Nola lortu hau guztia?-TICA menperatzen duen irakaslego jakitun bat izatea.

-Beraien hezkuntza birtualaren gestioa eginez.

-Tresna libre eta web 2.0 elementuak barneratzea.

-Ikasgeletan TICaren erabilera.
-…

Guzti honen helburua: gizarte libre baten bidetik ibiltzea.

Informazio gehiagorako bisita ezazu XTEC edo jar zaitez kontaktuan hauetako helbide baten bidez:

mcamacho@xtec.cat

bmarin@xtec.cat

Carmen Peñafiel 2010ean martxan jarriko den hezkuntza sistema berriaren inguruan mintzatu da. Sistema honen kreditu sistema, ECTS izango da eta Europa Batasunean dauden herrialde gehienen erabiliko dute sistema berri hau.

Mexikoko TEC de Monte Rey unibertsitatean aipatutako sistema hau martxan daukate orain dela10 urtetik. Carmen Peñafiel bertaraino gerturatu zen hauen funtzionamendua ikusi eta ikertzeko eta hainbat datu eskaini zizkigun atzoko mintzaldian. Aipagarriena, partaidetza eta lan kolektiboari ematen dioten garrantzia da.

Hala ere, sistema honek bere alde onak eta alde txarrak baditu. Positiboki partaidetza da aipagarriena berriro ere, eta negatiboki aipagarriena ikasleen asimilazio prezesua da. Gurasoek, sistema berriarekiko eduki dezaketen mesfidantza ere aipagarria da.

Eskerrik asko Carmen.

b08ikt

Bide berriak ustiatzen

Francisco González, CCOO sindikatuko ordezkariak adierazi digunez, beharrezko ikusten ditu sindikatua aire berriekin berriztatzea, horretarako software librea da bide egokiena.

Comfia erako kode irekiak, garrantzi handia hartzen ari dira. Bide honi esker, diote, beharrizan guztiak asetuta gelditzen dira, hala nola, azken orduko albisteak, ekonomiari buruzkoak, mundu birtuala… Sindikatu honek hainbat abantail ikusten dizkio, eredu erakargarria izateaz gain, malgutasuna du eta kostuak murrizten ditu… eta batez ere, informazioaren gardentasuna bermatzen du.
Honetaz gain, sindikatuari buruzko eta bere proiektuei buruzko web orri desberdinak luzatu ditu:

www.uniperu.org Orrialde hau Hego Amerikako sindikatuekin izandako proiektuak azaltzen ditu, bere helburua baliabide gutxi dituen sindikatuei laguntza eskeintzea izanik.

www.tusalario.es soldaten inguruko informazio gaurkotua ematen du.

e-unions.org

b08ikt

Josi Sierraren hitzaldia

Josi, ezagutzaren espiralaren inguruan mintzatu zen atzo goizean: Jakintza bat bereganatzen dugunean jakintza hori esplizitoa behar du izan.Hori esplizito bihurtzeko beste norbaitekin konpartitu behar dugu eta konparatitzeko herramintarik hoberena Web 2.0 da. Herraminta honek askatasuna ematen digu gure ezagutzak bideratzeko orduan baina honekiko daukagun atitudea oso garrantzitsua da. Web 2.0 gauzatzeko askatasun indibiduala eta errespontsabilitatea dira oso garrantzitsuak. Ezagutza konpartitzea hezkuntzarako oso garrantzitsua da eta Web 2.0ri esker hori egiteko aukera dago.

Eskerrik asko guztiarengatik(laguntza ikaragarria eta gehiagorengatik).

Margari León Guereñok, “Propuesta de un modelo de autoformación permanente desde eCampus Gipuzkoaâ€? izeko hitzaldia eskeini digu gaurko egun honetan. J.A. Aranberri eta J.M Correaren hutsunea izan badu ere, Margarik, argi eta garbi utzi du ondorengo guzti hau:

Proposamen honekin, “Kaleko jendea egungo teknologiara gertura dadin nahi dugu”. 2003. urtean sortutako proiektu bat, EHUko informatikako hainbat ikasleen bidez sortua.

Jendea mundu digitalarekin duen distantzia hori desegin nahi dute, eta ikasketa eta irakaskuntza zein hezkuntza jarraitua sortzen lagundu nahi dute proposamen interesgarri honekin.

Ikasleon sorkuntza zein partehartzea sustatzeko aktibitateak dira. Hori sustatzeko, foroak ipini dituzte bertan, non ikasleak beraien iritziak konpartitzeaz gain, lanak ere konpartitzen dituzte.

Modelua, irakaskuntza bizitza osoan zehar errazteko prestatua dago.

Itziar Arregi Landak, “Mobile Learning� proiektuaren inguruan mintzatu zaigu. “Consultoria integral de Formación� izeneko Asimag enpresako parte da.

Hona hemen berak aipatutakoaren laburpena:

Ikasle askok libururik gabe ezin daitekeela ikasi pentsatzen jarraitzen dute. Soporte digitalaren bidez ikastea ezinezkotzat jotzen dute. Hori dela eta, argüí esan behar dugu, web 2.0ra igaro baino lehen, web 1.0a ulertu beharra dugu.

Zer da Mobile Learning? Beste espazio, atal bat irekitzea irakaskuntzaren atalean. Ez dator elearning-a ordezkatzera, ezta web 2.0ra ere. Gaur egun, zentru batean ikasten dugu, urrutitik, eta gaur egun, mugimentuan gaudenean ere ikasteko aukera dugu. Horregatik, arazoak dituzten kolektiboei, beste eskaintza bat ematen zaie modu honetn bidez. Hitz bakarrean, eLearninga da dispositivo mugikor batean hain zuzen.

Mobile Learning-en abantailen artean, eskeintzen duen malgutasuna eta irakaskuntza edukiaren mahai hobe eta zainduago bat izango lirateke. Hezkuntzaren gestioa egiteko aukera eskaintzen digu. Bere dispositiboaren bidez ikasleak, irakaskuntzako plataforma virtual bati konektatzen da. Diseinu aldetik, hala ere, mugak ditu noski, eta horrek, testu motzagoak izatea eskaintzen ditu, horrek dakartzan aldaketak kontutan izanda.

2006an Mobile learningaren inguruan egin zen Biltzar nagusian esan zenaren inguruan informazioa jakin nahi baduzu, sar zaitez hemen.

Txomin Villaroel, Gasteizko EHUko irakaslea da matematikako departamentuan. Bere gaia honako hau izan da “web 2.0ren erabilera didaktikoak unibertsitatean”.

Villaroelentzat 3 helburu nagusi daude:

- Gelen arteko elkar ekintza bat garatzea.

- Ikaslegoarekin komunikazio hobeago bat lortzea.
- Irakaslegoari, teknologia berriekin lanean hastera animatzea.
Web 2.0an tresna ugari egon arren, Villaroel irakasleak, blogak eta wikia nagusitu ditu (wiki: publikazioarako sistema bat)
Zertarako erabili wikia?

Ikasleak lanak egin eta publika ditzan, eta ikaslegoaren artean komunikazio bat egon dadin.

Honi esker, ikaslegoak gogor eta serio lan egin dezan lortzen dugu.

Wikiaren abantaila hauxen da: milaka orri sortu ditzazkedala modu ordenatu batean.

Villaroelentzat, blogak irakasleek erabil beharko luketen tresna bat izan beharko litzateke. Bere kasuan, ikaslei bere asignatura aurkezteko erabiltzen du, antolatzen diren ekintzak… Azken finean, bloga, ikasleak asignatura jarraitu ahal izateko erreferentzia bat da.

Wikiak, “portafolios” baten antzeko sistema bat du eta ikaslegoaren aktibitatea indartzen eta bultzatzen du.

Pedro Manuel Martínez, EHUko irakaslea da soziologia sailean lan egiten duena. Berak adierazi duenez, software libreak lotura dauka soziologiarekin. Disponibilitatea oso garrantzitsua dela esan du eta biziklapenarengatik apustu sendoa egin du berak ere. Ordenagailuak aprobetxatu behar dira asko eta asko botatzen direlako.

Hainbat datu erakutsi ditu bere saioan zehar eta oso nabarmena da ordenagailua duten familia guztiek ez dutela internet. Hau kasu gehienetan gertatzen da interes falta daukalako jendeak internetekiko.Ondoren agertzen den arrazoia prezioa da. Honen arira kontzientzia desberdinak daudela azaldu du, kontzientzia faltsua horien artean. Bere ponentzia software librea potentziatu behar denaren garrantzia azalduz amaitu du.

Eskerrik asko Pedro Manuel.

Software askeari buruz hitz egiten ari garenean honen abantaila eta desbantailak gogoan izatea komenigarria da. Horretaz eta gehiagoz mintzatu zaigu José Daniel Gutiérrez irakaslea.

Lehengo argi izan behar da softwareak bere lizentzia propioak dituztela eta sailkatuta daudela: GNU,GPL,LGPL, … Bakoitzak lizentziak bere ezaugarrietarara moldatu behar ditu.

Abantailen artean, batez ere nabarmentzen du, dokumentuak birrantolatzeko tresna paregabea dela, bai hizkuntza aldetik, bai akatsak zuzentzeko… azpimarratzen du batez ere, iturrietara jotzeko aukera ematen duela, honela ikasteko faktore garrantzitsu bat izanik. Komunitateek, unibertsitateek, elkarteek eta beste hainbat jendek etekin handia atera dezakete.

Abantailak dituen heinean, desabantailak ere argi azaltzen dira, adibidez, gai honi dagokiona ez dago oso sakon aztertuta.

Next »